Gizartearentzako “normala” izatea, berak inposatutako arau, norma zein estereotipo guztiak betetzen dituena da. Baina ba al dago norbait gizarte guztietan norma guzti hauek betetzen dituenik? EZ, normala izatea ezinezkoa da, hortaz guretzat kontzeptu hori ez da existitzen. Gizarteak sortu duen kontzeptu bat da, homogeneotasunarekin bat datorrena, gizartea kontrolpean eduki ahal izateko.
ZERTAN GARA DESBERDINAK TALDEKIDEAK….
DESBERDINTASUNAK
|
AMANKOMUNAK
|
-Fisikoki,
altura, ile kolorea...
-Betaurrekoak.
-Izateko era.
-Familia eredua.
|
-Zuriak.
Pribilegioak geure eskura.
-Neskak.
-Haur Hezkuntzako
ikasleak.
-Ama hizkuntza
euskara.
|
1. GENEROA ETA ESTEREOTIPOAK
1.1. Nola jantziko zenukeen zure alaba edo semea?
Kolore neutroekin
eta ez neska arrosarekin eta mutila urdinarekin. Edozein kolore erabiliko
genuke.
1.2. Zenbat neska edo mutil zaudete klasean?
Bi mutil eta gainontzekoa neskak, %99a neskak.
1.3. Gradu zehatzak daude neska edo mutilei zuzenduta?
Graduak badaude
maskulinizatuak eta feminizatuak, adibidez ingeniaritza (mutilak) edota zaintza
lanak, erizaintza (neskak).
1.4. Lan arloan desberdintasunik ba al dago?
Noski, kristalezko
sabaia existitzen da. Emakumeek inoiz ez dute izango gizonezkoek baino postu
altuagoa, emakumezkoak haurrak edukitzerako orduan ondo pentsatu behar dute
beraien lana galtzeko arriskua izan dezaketelako. Gainera, soldatak ere askoz
baxuagoak dira emakumezkoenak, gizonezkoenak baino.
1.5. Anai arreben arteko desberdintasunik badago?
Bai, batez ere
neskei gehiago exigitzen zaie mutilei baino. Neskak, askoz gehiago babesten eta
kontrolatzen dira: kontuz, ez joan bakarrik etxera.
“Sobreprotekzioa”
da hori adierazteko hitza.
1.6. Modako estereotipoak.
Aztertu bi portadak. Zein ideia/mezu eskaintzen du formalki zein edukien
aldetik?
SUPERHOMBRE
|
GLAMOUR
|
|
Forma
|
-Urdin-berde
kolorea.
-Izena (indarra)
|
-Arroxa kolorea.
-Glamurra,
liraina, fina...
|
Edukiak
|
-Mutilen
esterotipo perfektua.
-Perfektua
izateko tips.
-Kamixeta gabe.
-Bere izaera
pribilegiatua enpoderatzeko.
|
-Tapatuta.
-Neska manikiak,
perfektuak.
-Forman egoteko,
perfektua izateko tips.
-Indirektamente
esan fisikoki nola egon behar zaren.
-Bikotea nola
mantendu.
-Gizon emakume
harreman heterosexuala bultzatu.
|
1.8. Estetikaren aldetik, estereotipoak existitzen al
dira? Gure gizartean zein estereotipo daudela uste duzu? Ipini ereduak.
Gaur egungo
gizartean azalekoa da estereotipoak existitzen direla eta ezin dugu ukatu
emakumezkoei askoz gehiago inposatzen zaizkiela gizonezkoei baino.
Bai, noski
estereotipoak badaude. Alde batetik, emakumeak; altuak, argalak, bular eta
ipurdi “handi”dunak (90-60-90), ile horiak, begi deigarriak, kirolariak,
inteligenteak eta ikasketadunak izatea da gizarteak eskatzen duena.
Emakumezkoak, gona edo soineko motz eta estuak eta izugarrizko takoiak eraman
behar izaten dituzte. Horretaz gain, makilajeak pisu handia dauka, hori gabe ez
baita “look”a osatzen.
Gizonezkoak aldiz,
mota ezberdinetakoak daudela ikusi dezakegu kanpora begirako itxura erakusten
duten lanbideetan adibidez. Fisikoki ez zaie emakumezkoei bezain beste
exigitzen. Hala ere, badaude gimnasioan eguna pasatzen dutenak beraien gorputza
tonifikatzen, hondartzan “moreno” jartzen, orrazkera antzekoak dituzte denek
eta janzkerari dagokionez, galtza estuak geroz eta modakoagoak dira eta
kamiseta zein jertseak ere bai. Lanerako traje dotoreek ere fama handia hartu
dute.
1.9. Beste kultura batzuetan gure estereotipo berak al
dituzte estetikan? Eta beste garai/aro batzuetan berdinak al ziren? Ipini
ereduak
Batzuetan bai,
baina beste batzuetan beste mota bateko estereotipoak existitzen dira. Egia da
beste garai edo aroetan ezberdinak zirela estereotipoak. Nobleak zirenak azal
zuria zuten eta aldiz langileek beltzarana. Gaur egun, kultura batzuetan
pertsona lodia izatea ez dago gaizki ikusia, edota zuria izatea. Kultura
okzidentalean aldiz, hori kritikatu egiten da eta bazterkeria edo diskriminazio
egoerak areagotzen dira.
Telebistako
iragarkietan, neskak argaltzeko pastilak saltzen dituzte, neskei zuzenki
adieraziz argal egon behar dutela eta horretarako dieta bat mantendu behar
dutela.
1.10. Ikusi duzue “Mikromatxismo” bideoak. Zabalduta
dago? Neska ala mutila izanda, horrelakorik ezagutu duzue? Nola sentitu zarete?
Garrantzia kentzen diogu -brometan ari direla, “ligatu” nahi du-, berehala
desenkusatzen dugu?
Noski, egunero bizi
da.“Mikromatxismoak gizonezkoek egunerokotasunean egiten dituzten maniobrak dira, emakumeen gainean duten boterea baieztatzeko edo defendatzeko. Izendapen gehiago ere badituzte mikromatxismoek: tirania txikia, indarkeria biguna edo leuna, pertsonen arteko terrorismoa edo geroz eta gehiago hedatzen ari den indarkeria sotila”. Bai, ezagutu dugu eta gainera testuiguru ezberdin askotan. Gaizki sentitze da pertsona horrelakoetan, izan daiteke farran, kalean, kirol egiten, hondartzan...Irainduta, erasotuta eta gutxietsita sentitzen gara. Ez dute eskubiderik horrelakorik esan edo egiteko, beste inoren gaineko juizioak egiten baitituzte. Guk ez, baina askok bai hartzen dute barregarritzat. Kontzientzia kontua da eta guk emakumeok gure aldetik erantzun bat ematea beharrezkoa da, beti ere enpoderatuak sentitzen bagara.
2. ANIZTASUNAREN AURREAN, ZER?
2. 1. Ur Handitan saioa ikusi. Aniztasunaren ideiaren
zabalpenerako eta moduluko lanerako interesgarriak izan daitezkeen ideiak jaso.
- Onarpena egon behar da beti.
Besteak zu onartu behar zaitu, zuk bestea onartu beharko zenuke; guzti hau beti
ere errespetuz eta norbere izateko modua zein ezaugarriak kontuan izanik..
- Errespetua beharrezkoa da
bizikidetzarako.
- Besteen onarpena modu batean edo
bestean bilatzeko, pertsonak edozer gauza egiteko prest daude; nahiz eta bere
gustukoa ez izan, beharrezkotzat ikusten du bizia ematea adibidez.
- “Desberdina” den horrek izan
ditzazkeen zailtasunak kontuan izan behar dira.
- Entzuteko eta laguntzeko prest
egon behar da.
- Besteen lekuan jartzen jakin behar
dugu. Besteak sentitu dezaketen hori zer den jakiteko. Enpatia.
- Tratu txarrak pairatzen dituzte
onartuak ez direnak.
- Mina eta sufrimendua ez dira
ahazten, beraz hori ekiditeko beharrezkoa da mota
honetako bazterkeria egoerak saihestea.
honetako bazterkeria egoerak saihestea.
2.2. FRIENDS
Bideoei egokitzen zaizkien izenburuak hautatu
1
|
Laguntasuna. Pertsona bakar bat baino gehiago izanez gero, indar
gehiago dugu.
|
2
|
Hitzak eraso bihurtu daitezke.
|
3
|
Desberdin izateak ez du esan nahi ez garenik existitzen.
|
4
|
Erasoa edozein lekutan eman daiteke, kontuan izan.
|
5
|
Nahiz eta zure inguruan jendea egon, baztertuta sentitu edo egon
zaitezke.
|
6
|
Bullying-a leku guztietan dago, nahiz eta guk ez antzeman.
|
2.4.. Azken bideoei buruzko galderak erantzun:
a)
Aniztasuna ikuspegitik hor agertzen diren jazarpenak edo
diskriminazioak, ze motakoak dira?
-
funtzionala
-
fisikoak, zuzenka edo zeharkakoak
-
ahozkoak
-
sozialak
-
arrazakeria
-
janzkera edo izakera
-
ciberbulling
b) Bideoaren protagonista, nola
sentituko da? Noizbait, horrelako egoera batean ikusi duzu zure burua edo beste
testuinguruan horrelakoak jasan dituen pertsonaren bat ezagutu duzu?
Bideoko pertsonak gaizki, baztertuta, bakarrik sentituko lirateke.
Inork ulertuko ez baliete bezala. Talde presioaren menpe, onartuak sentitzeko.
Bai, ezagutu dugu horrelako kasuak eta esan beharra dugu ez dela batere
aproposa ezta zibila, horrelako kasuetan parte hartzea edota ikustea eta ezer
egin gabe geratzea.
c) Jazarpenak edo diskriminazioak
egiten dituztenak zeintzuk dira, zergatik egiten dituzte horrelakoak? nola
sentitzen dira?
Horrelako pertsonak, noizbait jazarpena sentitu duelako, etxeko giroa
ez dutelako ona, besteak baino gehiago sentitzeko, besteen aurrean hobeto
geratzeko, etxean horrelakorik ikusi dutelako… etab izan daiteke. Gehienetan,
horrelako pertsonak, gaizki sentitzen dira beraien buruarekin, eta egoera
horretatik ihes egiteko egiten dute.
d) Eta ikusleak edo lekukoak,
zer egiten dute? zergatik uste duzu horrela jokatzen dutela? nola sentitzen
dira?
Ikusleak beldur dira beraiei
horrelakorik egin diezaioketen pentsatzeak. Horren ondorioz, erasotzailearen
alde jartzen dira nahiz eta jakin, jokabidea bidezkoa ez dela. Horregatik, esan
dezakegu ikusleak, beldurtuta, lotsatuta… etab egon daitezkeela.
Calcuta ondoaneko jardunaldiak gai ezberdinen inguruko
hausnarketa egiteko aukera eman digu. Hona hemen gure hausnarketa:
Nahiz
eta aniztasunaren inguruko ezagutza zabalak eskuratu ditugun lauhileko honetan
zehar, Calcuta ondoko jardunaldiari
esker geure ikuspegia zabaldu eta errealitatea beste betaurreko batzuekin
ikusteko aukera eman zitzaigun. Burututako jarduera eta hausnarketek;
berdintasuna, aniztasuna, ugaritasuna, desberdintasuna, onarpena, errespetua,
enpatia, inklusioa, Eurozentrismoa
eta aniztasunarekin lotutako bestelako kontzeptu eta baloreak lantzea zuen
helburu. Beti ere, gizarteko esterotipoak hautsiz.
Bigarren zatian, gure kasuan, mapa
mundiaren lana jorratu genuen. Bertan, hainbat kontzepturen inguruan hausnartu
genuen. Esaterako, gure mapa mundian Europa maparen erdian jarrita dago beste
kontinenteak gurearen inguruan jarrita eta ezin aipatu gabe utzi kontinente
bakoitzaren tamaina irrealak. Beste ikuspuntu batetik ikusten badugu mapa,
beste perspektiba batekin ikusi genezake eta horretaz ez gara konturatzen.
Azken finean, geure errealitatearen erosotasunean bizi gara eta honek geure
ikuspuntutik zein bizimodutik haratago zer dagoen kontziente ez izatea eragiten
du. Honek, hainbat ondorio ateratzera eraman gintuen. Potentzia mundialak beste
herrialdeen gainetik daude, diruak dena mugitzen du, gizon txuri, dirudun eta
okzidentalak (androzentrismoa) lagundurik, bera gizarteko erreferente izanez
eta berarengandik desberdina den guzti hori, emakumea esaterako, alde batera
utziz, gizonen menpeko bihurtuz.
Eurozentrismoa besteak baino hobeagoak sentitzea, besteak gutxiestea eta gizartearen
erreferenteak ez izatera bultzatzea eta besteen menpekoak izatea eramaten du,
Europarren kultura identitatea nagusituz.
Bestalde, talde txikitan ere besteen onarpena bilatzen dugu, beldurra
diogulako desberdin izateari eta pertenentzia sentimendua galtzeari edo ez
izateari. Azken finean, norma zehatz batzuk ez jarraitzeagatik baztertua
izatea.
Honekin
kontuan hartu behar dugu, ez dela gizartearen errua bakarrik, baizik eta talde,
arraza, esterotipoak arauak... jarraitzen ditugula onartuak izateko eta gaizki
begiratua ez izateko. Ondorioz, homogeneotasuna bilatzen dugu singulartasuna
eta berezitasuna aldera batera utziz. Homogeneotasunak, denak berdinak izateak
eta kultura bakarra partekatzea eta jarraitzea darama, aniztasun hori hautsiz.
Honela, gizarte estrukturaren kontrola sustatzen du, errazagoa izanez
identitate bakarrarekin lan egitea. Homogeneotasunaren ideia hautsi behar dugu,
kultura integratzailerako bidea jarraituz eta ezberdintasun hori onartuz.
Ezberdintasun hori, estimatu edo aitortzeko ezinbestekoa izango da hezkuntza
inklusibo baten ildotik jarraitzea. Hau da, ez da nahikoa ezberdin den hori
onartzea (integrazioa) hortik haratago joan behar da guztien parte hartze eta entzute
aktiboa sustatuz, komunitate sentimendua bultzatuz. Ez da nahikoa haiek
gizartean onartuak izatea soilik, baizik eta, beraiek gizartearen parte direla
eta onartzen ditugula sentitu behar dute, horretarako hauen parte hartze
aktiboa bermatuz gizartean.