Bota
dezagun begirada bat gure errealitatetik at; Zer, gustuko duzu ikusten duzuna? Guztia ez da gure mundu txiki honetan ikusten duguna bezain polit eta erraza,
badaude familia askotako haurrak eskolara joan ezin dutenak, gure herrian
horregatik, eskolara joateagatik, kexatzen dabiltzan bitartean. Ikusi berri
dugun filma honek, benetako errealitatea zein den ikusteko aukera eman digu.
Kasu
honetan, hezkuntza ezinezkoa
den amets bat dirudi, "ipuin dibertigarriak" irakurtzen ikasi nahi
duen neska batentzat. Protagonistak eskolara joateko duen motibazioa
ikaragarria da, ikasteko nahi handia duelako. Horretarako, aurrean jartzen
zaizkion oztopo zein zailtasun guztiei aurre egiteko kemena erakusten du.
Baktaik
bizitzarako eskarmentua eman digu, hau da, bai eskolara joateko eta baita
egunerokotasunean jartzen dizkioten traba guzti horiek gainditu eta bere
helburua betetzeko asmoz aurrera jarraitzen duelako. Hori gaur egungo gure
errealitatera eramanez gero, berdina gertatuko litzateke? Noski ezetz, gaur
egungo gazte askok ez dutelako estimatzen duten bizi kalitatea, eta gutxi
izango balitz guztiagatik kexatzen dira. Film honetako protagonista bere amaren
ezpainetakoarekin konformatzen da, ez du gehiago behar, guk ordea, “Bic”
boligrafoak behar ditugu, ez digu balio edozein boligrafok.
Haur
asko eskolara joan ezin diren bitartean, beste asko gogo gabe joaten dira. Zer
ari gara egiten? Eskolara joateko aukera duten haur guztien arrakasta bermatzen
al da? Ez, ondorioz, horrek sortzen du gogo gabezia, eskola soilik pertsona
jakin batzuei zuzendua baitago oraindik ere. Ikasleen emaitzetan fijatzen gara,
hau da, emaitza arrakastatsuetan, kalifikazioetan. Aldiz, praktika
arrakastatsuak bermatu ahal izateko pertsonaren garapenari, metodologiari,
aniztasuna onartzeaz eta ekitatearen garrantziaz jabetu eta erreparatu behar
diogu, eta ez kalifikazioari.
Protagonistak,
eskolara joateko guztia lortzen duenean, (koadernoa, ezpainetakoa boligrafo
gisa…) esfortzu askoren ondoren, eskolara joateko debekua jasotzen du. Neskak
beste gauza batzuk egiteko (zaintza lanak) direla esanez. Genero ikuspegitik,
ikusten da nola emakumea zapaldua dagoen, ezin duelako eskolara joan.
Bestetik,
istorio honek salaketa latza
egiten du, Afganistango talibanen ondorengo egoera sozialaren metaforetan
oinarrituta: baliabide gutxi dituzten eskolak, haurrek indarkeria hartzen duten
portaera eredu gisa, emakumeak, haurrak eta helduak, abusuaren subjektu gai
nagusiak dira... Haur hauek, jolasa errealitatean bizi duten egoeraren
isla da. Adibidez, kobazuloan bahiturik dituzten haurrak neskak dira, beraz
atxilotzen dituztenak emakumeak direla argi uzten da. Emakumeak edo haur neskak
bahitzea ez da kasualitatea; bahitzaileek esaten baitiete politak eta ederrak
direlako bahitzen dituztela. Beraz emakumearen gorputza eta izatea giltzapetu
nahi dituzte objektu soil bat bilakatuz. Jolasarekin jarraituz, filma metafora
batekin amaitzen da, errealitatearen isla dena. Herri horretan haurrak
Talibanak izango balira bezala jolasten dute eta norbaitek hiltzeko itxura
egiten duenean, besteak hiltzen denaren itxura egin behar du, bestela, hau da,
hiltzen ez bazara, ez zaituzte bakean utziko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario