Azken finean bazterketaz hitz egiten dugunean kolektibo
jakin batzuekiko bazterketa hartzen dugu kontuan baina denok sentitzen gara
geure mailan arrotz edo baztertuak. Segun eta zein testuinguru edota
errealitatean jaiotzen garen, pribilegio desberdinak ditugu geure eskura. Pribilegio horiei kudeaketa egoki bat ematea
ezinbestekotzat ikusten dugu, denok gizartearen parte sentiarazteko. Adibidez, L’Intrus erakusketan sartu baino
lehenago egindako dinamikan; paper batean noizbait arrotz edo lekuz kanpo
sentitu garen egoerak idazteko eskatu zigun gidak, ondoren altuan irakurri eta
egoera horiek inoiz bizi edo jasan izan ditugun aztertu genuen. Horrekin
konturatu gara, denok noizbait arrotz eta baztertuak sentitu garela, baina esan
behar dugu, ezin dugula alderatu Libian jasaten duten bazterkeria, guk jasaten
dugunarekin.
Artea gizartea eraldatzeko tresna zein hausnartzeko
baliabide gisa erabili dutela antzeman daiteke honako erakusketa honetan. Arte lanen atzean mezu garrantzitsu zein
hunkigarriak aurki ditzakegu. Esaterako, gure atentzioa gehien deitu zuen arte lanetako
bat, hormigoizko bloke bat izan zen. Horren barruan bihotz baten taupadak
entzuten ziren, honek, errefuxiatuen bizipenak islatzen zituen. Hau da, horiek
paretaren alde batean daudela eta gu bestean eta ez dugula elkarren
errealitatearen berri, beraz ezin diogula elkarri lagundu, gizartean beste bat
izateko. Beste arte lan bat, argazki ezberdinak osatzen zuten multzoa izan da.
Bertan, Libiako biztanleek bizi duten egoera desabantailatsua islatzen zen.
Obra honek, hainbat emakumeen erailketa erakusten digu, eta nahiz eta artelan
horrek herrialde jakin batean gertaturiko egoera errepresentatu, garbia da
mundu osoan gertatzen den arazo larri bat dela. Hau da, hainbat argazki ageri
dira obran, non bertan hasiera batean leku ilun eta isolatuak ikusten dira,
gehiago fijatuz, bertan emakumeak daudela ohartzen gara, lurrean, hilda, arropa
gutxirekin. Ez da kasualitatea
emakumeak izatea eta hilik agertzea. Horrekin hausnartu ahal izan dugu, emakume
guztiak sentitu garela noizbait, gauean, bakarrik, etxera iritsiko garen ala ez
beldurturik. Azken finean, irudi horietan ageri ziren neska horietako edozein,
gu geu izan gintezkeen edo izan gaitezke.
Erakusketaren bitartez, besteekin harremantzeko eta
besteengandik ikasteko aukera aparta izan dugu. Izan ere, hainbat egoera
ezberdinei aurre egiteko momentuan, batzuk modu batean interpretatzen zituztelako
gauzak eta norberak berriz, beste batean. Honen bitartez, besteen iritziak eta
ekarpenak entzunez, zure iritziak aldatu edota garatu ditzakezu. Gainera,
besteen azalean jartzeko aukera ere eman digu tabakalerara egin dugun txango
honek, bai egin ditugun jarduerei esker eta baita ikusi eta aztertu ditugun
artelanei esker, honek hausnartzeko aukera anitz eman baitizkigu.
Momentuoro aniztasuna izan genuen iparorratz erakusketan.
Aniztasuna kontzeptu soziala da eta norbanakook protagonista gara aniztasunean,
hau da, kolektiboaren barnean. Denok gara desberdinak eta aniztasuna
desberdinen multzoa dela esan dezakegu. Pertsona bati bere aniztasuna aitortu
ezean, mugak jartzen dizkiogu. Kasu honetan, argi eta garbi ikusi ahal izan
genuen erakusketan errefuxiatuen edo emakumeen kasuan. Gure pribilegioez hitz
egin dugu lehenago eta hori azpimarratzea oso garrantzitsua da. Pribilegioa
beti izango du gizon zuri, heterosexual eta klase erdi altukoak. Nola ez,
emakumea zapaldua eta bere pribilegioak ukatuak; edota Libiako mutil bat. Nahiz
eta mutila izan, Libiakoa da, beraz ez zaio aitortuko inongo pribilegiorik,
duen kulturagatik eta bizi den lekuagatik.
Irakasleen zeregina da pertsona arrotz ez sentitzea.
Intrusoaren sentimendua ez izatea, bestela haurraren ikasteko aukerak mugatu
ditzakegu. Azken finean, pertsona zaintzeko, kasu honetan haurra, bere
aniztasuna kontuan hartu behar dugu. Hori dela eta, garrantzitsua iruditzen
zaigu, irakasleak ikaslea edota ikasleak ondo ezagutzea bakoitzaren beharrak
asetzeko. Horren ondorioz, ikasle bakoitzari beharrezko ikaskuntza eman ahalko
liezaioke. Alegia, beraren ahalmenetan oinarrituz, garapen hurbileko zonaldean
kokatuz eta interesguneak ezagutuz, haurraren heziketa integrala lortu dezake,
ikasketa aukerak mugatu gabe. Bestalde, irakasleak, ez du soilik bere kultura
eta ohituretan oinarritu behar, kontuan izan behar ditu haurren ohiturak eta
hauek onartu eta gelan integratzea ezinbestekoa da. Haurra gelako beste
ikaskide bat bezala sentitu behar da eta ez intruso edo arrotz moduan.
Horretarako, irakasleak, tresnak eskaini behar dizkio, bere beharrei erantzuten
lagunduz; haurraren ezaugarri guztiak onartuz.
“La educación es importante
porque trata de cambiar la sociedad. Estos chicos en la escuela están siendo
preparados para vivir juntos, para valorar al otro y aprender de él. Es por eso
que el trabajo de los docentes es muy importante, no es solamente enseñarles a
leer o a aprender matemática, sino a vivir juntos. Educar es crear una sociedad
más justa.” (Ainscow, 2017, El diario: educación,
2017tik jasoa).