Lehengo
egunean Maiteder etorri zitzaigun Pausoka Elkartetik, bera baita Pausoka Elkarteko sortzaileetako bat. Pausoka erreabilitazioa behar duen edozein
haurrentzat sortu zen, baita gurasoei laguntzeko ere. Maiteder beraren eta bere
semearen (Aimar) esperientzia gurekin elkarbanatzera etorri zen. Maiteder,
Aimarren ama da. Aimar pertsona alaia da, lagunekin egotea gustatzen zaio,
musika ere oso gustuko du, baita jatea ere. Gainera, garun paralisia du, eta
bistakoa den bezala, gurpildun aulkian ibiltzen da.
Egoera
horren aurrean, informazio ezaren ondorioz, Maiteder bakarrik sentitu izan zen
haurraren lehen urteetan, inongo laguntzarik gabe, informaziorik gabe eta
babesik gabe. Egoera berdinean aurkitzen ziren beste familia batzuk ezagutzean
Aspacen, bakardade hori alde batera utzi eta ulertua sentitzen hasi zen.
Hasieran,
Aimar Aspacen aurkitzen zen, baina gerora Maitederrek ohiko eskola batean
eskolarizatu nahi izan zuen. Honi esker, familia guztia herriaren parte izatea
lortu nahi zuen, izan ere, Aimar herriko eskola batean ez zegoenez, herriko
haurrek ez zuten ezagutzen, eta ez ziren herriko partaide sentitzen. Haurraren,
eskolaratze unea iritsi zenean, Maiteder, herriko eskola batera joan zen
Aimarri izena ematera. Lehenengo eskola horretan ezezkoa eman zioten, ez omen
zeuden prest “arazo” horri aurre egiteko, euren ustez Aimar pisu handi bat
baitzen. Horren harira, beste eskola batera joan zen eta oraingoan oso pozik
hartuko zutela esan zien, baina aldiz, bere adineko haurren etapan ez zegoela
plazarik jada. Maitederren ametsak apurtu ziren eta oso zapaldua sentitu zen.
Leher eginda eta espektatibak guztiz puskatuta, jada, hirugarren eskola batera
joatean Aimar ilusio handiz hartuko zutela esan zieten, inolako trabarik gabe.
Maitederren
espektatibak, lehen esan bezala, guztiz apurturik zeuden, izan ere, ez zuen
uste inolako trabarik jasoko zuenik beraren semea eskolaratzerako unean. Baina,
zoritxarrez honela geratu zen. Eskola guzti hauek egindakoaren ondorioz,
kanporanzko proiekzio negatibo bat du, gizarte zibiletik kanpo geratzea
“desberdina” delako. Eskolak, berez, curriculumak eskatzen dituen konpetentziak
beteko dituzten ikasleentzat egina baitago, hau da, “emaitza onak” aterako
dituztenentzat. Baina, azkeneko eskola honetan, gurasoak zein irakasleak guztiz
inplikatuta eta konektatuta zeuden, Aimarren ongizatea lortzeko. Finean,
familia eta irakasleen espektatibak berdinak izatea ezinbestekoa da haurraren
kalitatezko hezkuntza bermatzeko.
Azken
batean haurraren diagnostikoan zentratzen dira eta ez pertsonarengan, haurra
patologiatik baloratuz. Garrantzi gehiago ematen diote lehenengo inpresioari
edo itxurari, ezaugarriak, pertsonalitatea, ikasteko kapazitatea, gaitasunak,
ezaugarriak...etab kontuan hartu beharrean. Diagnostikoaren pisua oso handia
da, baina kontuan hartu behar dugu, diagnostikoak haurraren ongizatea
bermatzeko erabili behar direla, eta ez ezberdintasunak sortzeko, haurra
estereotipatzeko eta bere mugak publikoan azaltzeko.
Bestalde,
esan beharra dago haur bat bere gaitasun, ezaugarri ez ikusgarri eta mezu
positiboetatik aurkeztea oso garrantzitsua dela, aurreiritziak negatiboak izan
ez daitezen, ikusgarria dena jada garbia da eta beraz, ez da zertan azaldu
beharrik. Pertsona batek, hortik haratago hainbat gaitasun eta ezaugarri positibo
ditu, begi bistaz ikusten ez direnak baina pertsona ezagutuz gero ohartu
gaitezke. Horregatik da hain garrantzitsua ikasleak zentzu guztietan ondo
ezagutzea, esaterako; alderdi afektibo, sozial, konginitibo....
Baliabideei
dagokioenez, hasiera batean, Maitederrek, berak soilik aurkitu zituen Aimar
eskolan egokitzeko baliabideak. Baina gerora, eskolak ere Aimarren beharretara
egokitzeko baliabideak bilatu zituen. Adibidez, ordutegien malgutasuna edo
korroan bere kideekin esertzeko aulkia. Aldiz, nahiz eta eskola egokituta egon,
gizartea ez zegoen/dago egoki egokituta: parkeak, kaleak, elkarteak... Berak
azaldu duen moduan, familia, ikasle eta gizarteak, prest egon behar du egoera
hauei aurre egiteko aniztasun funtzionala duten pertsonak alde batera utzi
gabe. Gizartea hezi behar da.
Hortaz
gain, Euskal Autonomia Erkidegoan hainbat talde daude eskolei beharrezko
laguntza emateko. Esaterako, badaude eskola konbinatuak kultura aniztasuna
sustatzeko, bidelagun programa aurrera eramaten dutenak, eskolaratze prozesuan
laguntzen dutenak (haurrak eskolan kokatzen) eta curriculum anitzeko programak
martxan jartzen dituztenak, (dibertsifikazioa). Programa guzti hauek martxan
jarri ahal izateko, profesionalak daude. Hauek, bi esparru desberdinetan
banatzen dira: eskola barrukoak eta eskola kanpokoak. Eskola barrukoak;
entzumen eta mintzaira arazoak, irakasle orientatzaileak eta HIPI-ak (Hezkuntza
indartzeko programak eta irakasleak) daude. Eskola kanpokoak (Berritzegune);
pedagogia teraupetikoan (PT), irakasle aholkularia, pedagogia ospitalarioak...
Gaur
egun, Aimar eskola honetan dago, bere ikaskideek Aimarrengandik asko ikasten
dute, eta gizarte inklusiboago batean bizitzeko beharrezko gaitasunak garatzen
dituzte. Aberastu egiten dira, Aimarrek eskola kohesionatu eta bere identitatea
indartu egiten baitu. Gainera, bai irakaslea eta bai ikasleak Aimarren
beharretara egokitzen dira uneoro, beraiek ere Aimarretaz elikatuz. Haurrek
badakizkite zein diren Aimarren beharrak eta hauek erantzuten saiatzen dira
beti, ondo ezagutzen baitute elkar.
Inplikazio
eta borroka handi baten ondoren, Maitederrek bere helburuetako bat lortu duela
esango genuke: Aimar eta familia komunitatearen parte izatea, herriko kideek
kalean ezagutzea, herriko partaide izatea… Orokorrean, Aimar gaur egun eskolan
lider bat dela esan daiteke.
Maddi Galarraga
Iraola
Yara Duran Sanchez
Uxue Goñez Ortuñez
Aiuri Ferrero Uranga
Leire Gezuraga Gabiola
No hay comentarios:
Publicar un comentario